Jai herrikoi eta heredu partizipatiboaren aldeko konpartsa bezala Bilboko Konpartsek antolatutako jardueretan parte hartzen dugu: inauteriak, Aste Nagusia, San Tomas, etab.
Otxarkoagan jaiotako konpartsa bezala, auzoan eta inguruko beste hainbatetan parte hartzen dugu: Santutxu, Txurdinaga, Begoña, etab.
Hauetan lan egiten duten elkarte ezberdinei laguntza ematen diegu, gastronomia eta kirola gure jarduera nagusi bilakatuz. «Club de Baloncesto Amigos de Otxarkoaga» saskibaloi taldea babesten dugu eta 2012an «Aixemendi» mendi taldea sortu genuen.